Mostrando entradas con la etiqueta azpiegitura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta azpiegitura. Mostrar todas las entradas

martes, 1 de junio de 2010

ANAITASUNA ESKOLA 2.0


Nire ustez gela honetan kokapena ondo dago. Gure gela ez da oso argitsua horregatik ez daukagu argitasun arazorik.
Egia esanda ez dugu asko erabili pentsatzen dut erabilpenarekin batera arazo gehiago izango ditugula, momentuz ondo dago.

martes, 4 de mayo de 2010

Menú


Lan Gelan ateratako argizki bat bidaltzen dizuet. Hau gure laneko zatirik txikiena da, baina froga moduan ondo iruditzen zait.

lunes, 26 de abril de 2010

Otxandioko 5.maila



Arbela ahal izan zen hoberen kokatuta dago. Mahaiak arbelekin apur bat deszentratuta daude, ikasle guztiak ezin dute oso ondo ikusi.

jueves, 22 de abril de 2010

Osteguna arratsaldea


Hau da gure 5. mailako gela. Nahiko ondo dago kokatuta. Ordenagailuak gordetzeko armairua atzean dago.

Hau da desastrea!

Azkenean lortu dut, berritzeguneko argazkia da .

berritzeguneko gela


Txukun samar dago.

Ni eseritzen naizen lekutik begiratuta poiektorearen fokoaren erreflejoa ikusten da.

Learreta- Markina Berriz arikeata 1

kaixo, zelako itxura ona duen gelak, gela aurreratua ematen du baina oraindino motel gabiltza erabileran

miércoles, 21 de abril de 2010

ATXONDO ESKOLA 2.0

Arbela digitalaren posizioa kontutan izanik, eskumara gelditzen diren ikasleak zailtasunak dituzte arbela ondo ikusi ahal izateko.

ELORRIO LHI - ARMAIRUTIK ATERATZEN ...

Titulua irakurri eta gero ez dakit zer pentsatu duzue , baina guk armairutik ateratzen ditugu ordenagailuak eta ...

OTXANDIOKO 5. MAILAKO GELA

Beste eskola batzuetako gelak ikusten ditut, eta arreta jarri behar dut gure eskolakoa topatzeko. Zergatik izango ote da?

Eskola 2.0 iraultza metodologikoa da, zalantarik gabe, baina niri gauza asko plantearazten dizkit. Gu prest gaude? Benetan, proiektu honetan sinesten dugu? .... Sentitzen dut, baina eskorra naz.

Proiektu honen arazoa ez da mahietatik arbela iskusten den ala ez? Umeak pozik dagoen ala ez? power pointa egiten dakigun ala ez? ... baizik eta irakaskuntza mundua goitik behera aldatzeko prest gauden.


Zaldibarko 5A-ko arbela


Erdian egon behar zela eta ez alde batean, batzuk ez dutelako ikusten eta batzuk altuak direnez atzekoak ez dute ondo ikusten.

Anaitasuna, 5.A. Eskola 2.0















Hau da 5. A mailako azpiegitura. Egia esan, ezin gara larregi kexatu gure gelan arbela biak horma baten sartzen baitira. Hala ere, argi erreflexuekin eta irakaslearen mahaiaren kokapenarekin arazo txiki batzuk dauzkagu. Euskadin Zehar proiektuari dagokionez, oraingoz ez dugu gauza handirik egin. Orioko Eskolarekin trukatu behar dugu lana. Ea animatzen garen...

LARREAKO GELA

Egun erdia eman dut ariketa hau egiteko ikasleekin argi daukat!

martes, 20 de abril de 2010

ESKOLA 2.0 K EMAN DIZKIGUN BALIABIDEAK




Hemen Ermuko Anaitasuna Ikastolako 5. mailan jarri ziguten arbel digitala.




Oraindik ez ditugu ariketa asko egin berarekin.







Larrea eskola


Hau da gure eskolan, matematikako gelan jarri duten arbel digitala. Baina ni ingeleseko irakaslea izanda galdera bat daukat, noiz jarriko dute nire gelan, eskola 2.0 kurtsiloan ikasitako guztia praktikan jarri ahal izateko?

gelako baliabideak eskola 2.0


Berandu eta nahiko petral,
azkenean lortu dut argazkia igotzea; hemen daude baliabide batzuk eta laster kea botatzen ikustea espero dut
jo eta ke
lanean arituko garelako!

ZALDIBARKO 5.B GELAKO ARGAZKIA


Hemen daukazue Zaldibarko 5.Bko gela nola gelditu den. Gure ustez arbela okertuta jarri zuten!? Horregatik deszentratuko da denbora guztian????

Gelako tresna berriak


Hona hemen 5.A gelak , tresna berriak direla eta, hartu duen itxura . Aurrez , arbela digitala (magikoa?) , eta bere ondoan bileda , den dena ahalik eta garbien egon dadin . Zer esan tresnei buruz? Ba orain bururatzen zaidan bakarra zera da : nire ordenagailuarekin ezin izan dudala lan hau egin internetik arazotxoak izan direlako, baina lagunak horretarako daude eta Sergiok utzi dit berena .

Gelako tramankulu berriak


Beno lagunak...
Hemen, gure gelako antolakuntza berria ikus dezakezue...
Arbel digitaren onduan arbel txuri bat ipini dugu, klarionaren hautsak proyektorea ez zikintzeko.
Pozik gaude tramankulu berri hauekin, bakarrik falta zaigu interneteko sare on bat izatea ordenagailu guztiak sartzen badira interneten, sarea blokeatzen da eta.

zaldibar 5. mailako gela bat


Hau da gure eskolako gela baten zelan geratu dan arbela. Ikusten dozuenez, nahiko leku dago arbel bientzat eta armairuarentzat. Horrela ikusita ez da antzematen baina zuzenean ikusiz gero arbela okertuta dagoela ematen du, baina ipini zutenek zuzen zegoela esan zuten. Efekto optiko bat izango da.